Bannerra
«Beti hastapenetan dabilen taldea gara»

article thumbnail

BARRICADA • Rock taldea [ ... ]


9. linea. Rue de la Pompe.

article thumbnail

Ipurdi lodia bagoiaren  [ ... ]


«Nabarra» aldizkaria ez da hemendik aurrera Nafarroan eginen

Nabarra aldizkaria-k idatzia

nabarra_110NBR elkarte bizkaitarrak hartuko du ardura hori. Aldizkariaren arduradunek Nafarroako Gobernuaren euskararen kontrako «jarrera oldarkorra» salatu dute

«Nabarra» aldizkaria Nafarroatik doa. Halaxe iragarri dute aldizkariko arduradunek gaur goizean egindako agerraldian. «Bederatzi urteren eta 110 zenbakiren ostean, Nabarreria.com Argitalpen Kudeaketak ezin dio egoera ekonomikoari eutsi, eta Euskal Herriko Kultur eta Gizarte hilabetekaria argitaratzeari utziko dio maiatzetik aurrera. Berez, maiatzekoa izanen da guk argitaratuko dugun azken zenbakia», azaldu du Ion Orzaiz aldizkariaren zuzendariak.

Arduradunak arazo ekonomikoak azpimarratu ditu, eta Nafarroako Gobernuaren jarrera salatu, euskara sustatzeko hedabideei eman beharreko dirulaguntza errotik moztu izanagatik: «Azkeneko sastada, ia heriotzera eraman gaituena, Nafarroako Gobernuak eman zigun iaz, euskararen sustapenerako dirulaguntzak errotik moztu zituenean. Euskara Nafarroako hedabideetan bultzatzeko, geure agintariek, euskararen alde dihardutela dioten horiek, 0 euro banatu zituzten. Horrek kredituak eskatu edota lehendik zeudenak luzatzera behartu zituen hedabide asko eta, gu erabaki latz bat hartzera bultzatu gintuen: "Nabarra" argitaratzeari utzi, ala pertsiana jaitsi. Horregatik, samin handiz, agur esan behar diogu Nafarroan euskaraz argitaratzen zen kultur hilabetekari bakarrari». Euskararen sustapena negozio bat ez dela nabarmendu du Orzaizek, «euskalgintzan dihardugunok ez ditugulako dirutzak irabazten. Ez gara aberasten, kontrakoa baizik». Horregatik, «errespetua» eskatu du euskarazko hedabideentzat. «Ez dugu gehiegi eskatzen. Hedabide erdaldunek jasotzen duten errespetua nahi dugu; aukera berdintasuna, euskarazko medioen eta gaztelaniaz diharduten komunikabide elebakarren artean».

Hemendik aurrera, aldizkaria Bilbon argitaratuko da, NBR elkartearen eskutik. Irati Jimenez idazle eta kazetariak hartuko du kultur hilabetekariaren gidaritza. Erronka horri «ilusio handiz» ekinen diotela azaldu du Jimenezek, eta proiektuaren ildoarekiko fideltasuna mantenduko dutela. «Euskarazko proiektu bat hiltzen denean, kaltea guztiona da. Horregatik, ez dugu hutsune hori bete gabe utzi nahi», esan du.

 

Maiatzaren 15eko manifestazioa


«Nabarra» aldizkariko arduradunek atxikimendua adierazi diote Kontseiluak maiatzaren 15erako Iruñean deitutako manifestazioari. Bat egin nahi izan dute protestaldiaren lemarekin («Euskaraz bizitzeko eskubidea»), eta aldizkariaren irakurle, harpidedun, kolaboratzaile eta lagun guztiei luzatu diete deialdia, Nafarroako Gobernuaren jarrera salatzeko.

 

Picasso's Guernica

Lena Gieseke-k idatzia

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

Egilea: Lena Gieseke

Músika: Manuel de Falla

 

Nabarra 106 zka

Nabarra aldizkaria-k idatzia

Nabarra 106 zkaNABARRA aldizkariaren 106. zenbakiak inoiz baino gogorrago kolpatu ditu Euskal Herriko kioskoak. Gure elkarrizketa nagusia Su Ta Gar talde mitikoari eskaini diogu, "Su Ta Gar. 20 urte" lanaren karira. Bi hamarkada taula gainean eman ondoren, indarberriturik datozkigu eibartarrak, baxu jotzaile berriarekin (David Zarzosa nafarra) eta rock gogorraren indarraz bazterrak irauli asmoz.Horrez gainera, bi erreportaje mamitsu bildu ditugu orriotan. Alde batetik, Nafarroako ondarearen eta Iruñeko Artzapezpikuaren inguruan piztu den polemika hizpide izan dugu, Elizak hainbat ondasun (elizak, baselizak, apaiz-etxeak, lur eremuak, klaustroak...) bere izenean matrikulatu baititu, hasieratik horiek guztiak herrienak izan arren. Bestalde, latinamerikako ustiaketa basatian murgildu gara, eta Europako enpresen jokabide bortitzaren lekuko izan da Sergio Labayen gure kolaboratzailea.Eta, beti bezala, sekziorik berriena eta sinadurarik ausartenak bildu ditugu NABARRAren 106. zenbaki honetan: Edorta Jimenez, Zaldi Eroa, Iban Zaldua, Urko Aristi...

 

Orria: 1 Guztira: 10

«HasieraAurrekoa12345678910HurrengoaAmaiera»

Multimedia

Tapak 2009

tapak

Stock 13

Bannerra

Moda

Euskara kultur elkargoa

Bannerra

Koldo Mitxelena

Bannerra

Nafar denda

Bannerra

Publizitatea

Bannerra
Copyright-a © 2010 Open Source Matters. Eskubide guztiak gordeta.
Joomla! GNU/GPL lizentziapeko software librea da.