| «Beti hastapenetan dabilen taldea gara» BARRICADA • Rock taldea [ ... ] |
| Ortzanzurieta, zeruari fereka egiten dion mendia Testua eta argazkiak: M [ ... ] |
| 9. linea. Rue de la Pompe. Ipurdi lodia bagoiaren [ ... ] |
Jorge Cortes Izal euskaltzalea hil da
Nabarra aldizkaria-k idatzia
Jorge Cortes Izal euskaltzalea zendu da. Gaur goizean eman du azken hatsa, Iruñeko haren etxean. Aspaldidanik zegoen gaixo, minbiziak jota. Gaur arratsaldean eramanen dute San Alberto beilatokira. Cortes Izal euskaltzain urgazleak oso rol garrantzitsua jokatu zuen Nafarroako ikastolen sorreran, eta besteak beste Jimeno Jurio saria Euskalerria Irratiak banatzen duen Larreko saria jaso zituen. Roldan Jimeno historialariak gertutik ezagutu zuen Cortes Izal, besteak beste, haren aitarekin, Jose Maria Jimeno Juriorekin zuen harreman estua dela eta. Roldanek hildakoaz hitz egin digu.
Nontzeberrik Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa abiatu du
Nabarra aldizkaria-k idatzia
Nontzeberri.com kultura webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa on-line jarri du martxan Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz. Lanak zinemakoak edo animaziokoak izango dira, azken horretan animazio teknika guztiak onartuko direlarik (3D, Flash, stop-motion...). Gaur, goizeko 11:30etan, Bilboko Udalean, ekimenaren aurkezpena egingo da.Nahi duenak parte har dezake lehiaketan, jaioterri eta bizilekua direnak direla, eta nahi adina lan aurkez ditzake. Parte hartzea doakoa da.
Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan behar dira eta, lehiatzeko, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak. Lanak jasotzeko epea 2009ko otsailaren 26an (13.00 p.m., Bilboko ordua) amaituko da.
Euskaraz edo gaztelaniaz ez diren film laburrei azpitituluak (euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez) jartzeko gonbitea luzatzen zaie egileei, ahalik eta jende gehienak uler dezan. Gainera, FANTen barruan egiten den lan sari-banaketan erakutsiko diren lan onenak euskarazko azpitituluak izango dituzte.
Gehiago irakurri: Nontzeberrik Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa abiatu du
Olentzero; zahar eta berri
Ana Telletxea-k idatzia
Olentzero han eta hemen. Urtero gure artera dator, herri zein hiri. Haren aitzakiaz biltzen da familia ugari urteak akabuko egunak dituen horietan. Ohiko hitzordu bihurtu den honek sakoneko esanahi asko ditu; jatorriz sarbide-erritu gisa ulertua zenak gaur funtzio jakin batzuk ditu.
Olentzero, pertsonaia baino gehiago da. Umetasunaren, haurtzaroaren nostalgia eta malenkonia da. Rainer Maria Rilke poetak esan zuen behin: “gizakiaren egiazko aberria haurtzaroa da.” Eta ez zebilen oker.
Nola ulertzen ditugu urte bukaerako egun hauek umeek eta helduek? Azaleko itxuraren azpian bada beste irakurketa osoago bat.
Egungo kultura komertziala kontuan hartuta, logikoa deritzot, batetik, ospakizunei dagokiela bertakoari eustea, kanpokoari baino. Santa Claus urruti da guretzat, eta interes komertzial gordinez berrinterpretatutako gizon ilezuria are urrunago (eta ez espazialki hain zuzen). Jakin badakigu gurean oraino ere euskal ohituraren jarraitzaile izan nahi ez dutenak ugari direla. Tamalez, ikazkina eta bere ingurunea gizartean hartzen ari den tokia justifikatzen ibili behar izan dugu inoiz. Baina... Belenera begiratzea baino gauza zaharkituagorik?
Artikulu gehiago...
Orria: 3 Guztira: 10
«HasieraAurrekoa12345678910HurrengoaAmaiera»







