Jorge Cortes Izal euskaltzalea hil da
Nabarra aldizkaria-k idatzia
Jorge Cortes Izal euskaltzalea zendu da. Gaur goizean eman du azken hatsa, Iruñeko haren etxean. Aspaldidanik zegoen gaixo, minbiziak jota. Gaur arratsaldean eramanen dute San Alberto beilatokira. Cortes Izal euskaltzain urgazleak oso rol garrantzitsua jokatu zuen Nafarroako ikastolen sorreran, eta besteak beste Jimeno Jurio saria Euskalerria Irratiak banatzen duen Larreko saria jaso zituen. Roldan Jimeno historialariak gertutik ezagutu zuen Cortes Izal, besteak beste, haren aitarekin, Jose Maria Jimeno Juriorekin zuen harreman estua dela eta. Roldanek hildakoaz hitz egin digu.
http://euskalerriairratia.com/
Jose Mari Jimeno Jurioren laguna zen. Frankismo garaian euskararen irakaskuntzaren berpizte lanetan sustatzailea izan zen; Jorgeren papera ezinbestekoa izan zen Nafarroan ikastolak sortzeko. Iruñean hasi zen lanean eta pixkana Nafarroa osora hedatu zuen bere ahalegina. Pablo Antoñana eta Jose Marirekin batera euskara ikasten aritu zen Asisko Urmeneta maixu zutela.
Otsagabiako seme, beti isilean ibili da lanean, euskararen aldeko langile nekaezina izan da.Iruñera joan zen ikastera eta orain bertan bizi da.Bianako Printzea erakundeak lehen bazuen Euskararen Sustapena alorra (Euskara saila).
Erakunde honen partaide izan ziren Jose Maria Satrustegi, Diaz Ulzurrun edota Cortés Izal bera, azken hau idazkari ere izan baitzen, eta euskararen garapenerako giltza izan zen.













