Bannerra

Harpidedunentzako edukiak


azalak_publi

Hilabetez-hilabete, Nabarra aldizkariak kultura eta gizarte gaiak jorratzen dituzten artikulu eta erreportajeak eskaini nahi ditu, aktualitatearen iragankortasunaz harago. Logikoa denez, Euskal Herriko errealitateari erreparatzen diogu, baina etengabeko begirada eskaintzen diogu mundu zabalari ere. Ideia edo proposamen kultural interesgarri bat dagoen tokira iristen saiatzen gara, edozein dela ere diziplina artistikoa edo esparrua. Ideia horiek modu erakargarri, ikusgarri eta atseginean paratu nahi ditugu paperaren gainean. Ahalik eta publiko zabalenera iritsi nahi dugu eta, horretarako, aldizkaria gustagarria behar du izan, koloretsu eta bizia, modernoa eta argia.

 

 

Atalei dagokionez, Nabarra-k betiko erreportaje eta elkarrizketak eskaintzen ditu eta, horietan, artea, musika, zinema, antzerkia edo literatura jorratzen dira, estilo propio eta freskoarekin; baina horrez gainera, sekzio finkoak ditugu. Hona hemen aipagarrienetako batzuk:

 

Belagilearen kaia: Joseba Sarrionandia idazle ospetsuak fikziozko kontakizun bat eskaintzen digu hilabetero.

 

Kontatu didate: Idazle eta sortzaile berriei utzitako esparrua, beren ipuin eta kontakizunak plazaratu ditzaten.

 

Tumore ona: Joseba Larratxe “Josevisky” komikilariaren txokoa, aktualitateari begirada ironikoa eskaintzeko.

 

Leitzekoak: Literatur sekzioa, Tere Irastortza, Edorta Jiménez eta Gaizka Amondarain idazleen eskutik.

 

Zeluloidea: Zinemari eskainitako tartea, Koldo Landaluze eta Alberto Gorritiberea kritikari eta adituek gidatua.

 

Jazbana: Musikaren munduan gertatzen den ororen berri ematen digute Mikel Varela eta Fertxu Izquierdo adituek.

 

Pantailari itsatsita: Urko Aristi kazetari eta telebista-aurkezleak begirada zorrotza eskaintzen dio pantaila txikian agertzen denari.

 

Erakusketa birtuala: Artista plastikoentzako erakuslehio bat. Hilabetero, artista berri batek bere lana aurkeztuko du hemen.

 

Ibilaldi mitologikoak: Mendi ibilaldiak, Euskal Herriko mitologiaren pertsonaia bat gidari hartuta.

 

Metropolitanoa: Hilean zehar egiten diren ekimen garrantzitsuenekin osatutako kultur agenda. Bi zati ditu: bata Euskal Herriari zuzenduta eta bestea, Europako hiriburu nagusietan oinarrituta.

.


Harpidetu zaitez!

Harpidetza orrira joateko



Zabaldu
Reddit! Del.icio.us! Mixx! Free and Open Source Software News Google! Live! Facebook! StumbleUpon! TwitThis Joomla Free PHP

Multimedia

Tapak 2009

tapak

Euskara kultur elkargoa

Bannerra

Koldo Mitxelena

Bannerra

Publizitatea

Bannerra

Orbela

Bannerra

Nafarpress

Bannerra
Copyright-a © 2010 Open Source Matters. Eskubide guztiak gordeta.
Joomla! GNU/GPL lizentziapeko software librea da.