Bannerra

Ortzanzurieta, zeruari fereka egiten dion mendia


martxoa_0003

Testua eta argazkiak: Mikel Balerdi

Nafarroan gutxi dira Ortz erroa duten toponimoak. Ortzikasko (Ortziren kaskoa, gailurra) da horietakoa, Ezkabako iparraldean den mendi baten izena, Ostiasco gaztelerazko bertsioan. Baina, ezbairik gabe, izartegiko jainko zaharrari eskainiriko mendirik ezagunena Ortzanzurieta da, zeinek bere altitudeko 1.567 metroetatik Orreagako Kolegiata historikoa begiratzen baitu. «Ortzan» hasieraren ondoren datorren «-zuri» elementuak gailur hau urtearen parte handi batean, zoritxarreko klima aldaketaren aurretik behintzat, izozturik egoteari erreferentzia egiten diola dirudi.

Nahiz eta gaur egun elurrak oso noizbehinkakoak izaten diren, Ortzanzurieta mendiak errespetua ematen jarraitzen du. Ez alferrik, Pirinioen segidan 1.500 metroko altitudea gainditzen duen lehena da, mendebaldetik hasita. Tontor soil honetara Ibañetatik (1.062 metro) abiatuta igotzen ohi da eta kasu horretan luze ibili behar da, hori bai, mendate horretatik mendiaren gainera berera iristen den bide asfaltatuan aurrera. Orain dela urte gutxira arte Ortzanzurieta aise bereizten zen, goian antenatzar bat zegoelako. Zalantzarik gabe mendizaleek eskertu egin zuten kendu izana.

Guk ibilbide erakargarriago bat -gogorragoa ere bai ordeaaukeratuko dugu, zein Orreagatik abiatzen baita. Autoa Kolegiata ondoko aparkaleku zabalean utziko dugu, errekatxo bat zubi txiki batetik zeharkatuko dugu eta Done Jakueren bidea, GR-65, hartu ordez beste bat hartuko dugu. Erromesek jaistean izaten duten noranzkoaren aurka joanez, Done Jakueren bideko markei jarraituz malkar gogor batzuk gainditu beharko ditugu. Dena den, ahalegina sobera konpentsatuko du pagadi garbi eta argi eder batetik, galtzerik ez dagoelarik, joateak.

Ordubete ibili ondoren, pagaditik aterako gara eta Ibañetatik datorren bide asfaltatuarekin lotuko dugu, Done Jakueren bidearen ordezko horretako seinale baten ondoan hain zuzen (ibilbide nagusia Ibañeta mendatetik beretik doa).

Bide zatiak eta, laburtzeko, belar guneak tartekatuz, beste 50 minututan igoz, Ortzanzurietako gailurrera iritsiko gara eta han diren bertize geodesikoa eta kohete itxurako postontzia ikusiko ditugu. Haren 1.567 metroek ez dute kilometro anitzeko itzulinguruan ezein oztopo garaiagorik eta, hori dela eta, ikuspegiak zabal- zabalak dira. Orik eta Nafarroa eta Huescako Pirinioen segida ikaragarriak begirada ia guztiak berenganatzen dituzte, baina ikusmenak Jazetaniako mendiak, Moncayo, Iruñerria, Errioxako mendiak, Beriain, Aralar, Aizkorri eta ipar Euskal Herriko eremu handi bat har ditzake.

Eguraldiaren zakartasunak eragozten ez badu, gailur biribildu hau indarberritzeko toki ona da. Hartatik hurbilago sentitzen dugu zeruko jainko Ortziren presentzia.

martxoa_09-6Itzultzeko ordezko aukera Orreagara itzultzeko, beste ibilbide bat hartuko dugu. Gailurretik beretik, mendiaren hego isurialdetik behera joanen gara zuzenzuzenean, inguru soildu bat zeharkatu eta minutu batzuen buruan oihanean sartzen den zidor estu eta aldapatsu bati jarraituz. Orreaga eta Orbaitzeta udal barrutiak bereizten dituen alanbre hesiaren ondotik jarraitzen badugu, ordubeteko jaitsiera nabarmena egin eta alanbre hesien gurutzagune batera iritsiko gara. Eskuinaldekotik jarraituko dugu, eremu garbiago batera ateratzeko zeharkatu ondoren, eta pista zabal batek zeharkatzen duen Nabaleko Ataka bidegurutzean egonen gara 10 minutu igarota.

Hiru aldeko mugarri batek adieraziko digu Aria, Auritz eta Orreagako mugak elkartzen diren tokian gaudela. Handixe pasatzen da GR-12. Pistatik eskuinalderantz jarraituko dugu Basajaunberroko PRko (ibilbide txikia) marka berde eta zuriak topatu arte, zeinek 50 minutuan Auritz - Orreaga errepideraino eramanen baikaituzte, ITGren Finka Esperimentala zeharkatu ondoren.

Done Jakueren bidearekin lotuko dugu errepidean berean eta horrek 15 minutu eskasean Orreagako Kolegiataraino eramanen gaitu. Hortik Ortzanzurietako gailur soil baina harroa ikus dezakegu, izartegiko euskal jainkoak bere toponimo bakanetakoa utzi zueneko tokia.

Ortzi

OrtziOrtzi antzinako euskal jainkoa da, izartegia edo zeruko argia irudikatzen duena, izen hori edo Ostri edo Urtzi aldaera zenbait aldetan oinaztarriari, ortotsari, goiztiriari edo ortzadarrari jartzen dieten arren. Herri sinesmen batzuen arabera, Ortz (Ost) izaera sakratu edo jainkotiarrekoa da Bi astegunen izenaren erroa izatean datza haren garrantzia: ostegun eta ostirala (ostila) dira izen horiek, zeinek kontrajarriak ematen baitute eta, nonbait, antzinako euskaldunek bi egun horiei ematen zieten esanahi ezberdina islatzen baitute.

Ortz fenomeno atmosferikoekin erlazionaturiko hitzen erroan ere badago, hor ditugu Ortziri eta Ortzantz (Ortzen soinua, edo ortotsa), Ozkarri (kazkabarra), Ozti (erauntsia), Ozme (oinaztarria), Urzondo (egunsentia) eta Ortzadar edo Oztil.

Egile batzuek uste dutenez, Ortzi zeruko jainkotzat zuten euskaldun zaharrek, jainkotasun gorentzat edo. Kristautasuna iritsi zenean, Ortziren ekintzak (erauntsiak) deabruak eginak izatera pasatu ziren. Hala ere, jainkotasun hori ezin izan da euskal herri mentalitatetik erabat ezabatu. Eskualde batzuetan oraindik deritzete Ortzi oinaztarriari eta Ortzilanoa (Ortziren hodeia) eraunts hodeiei. Beste eskualde batzuetan jainko ongiletzat hartzen dute, ezen udaberriko euri onuragarriak (Ortzebi) egozten dizkiote.



Zabaldu
Reddit! Del.icio.us! Mixx! Free and Open Source Software News Google! Live! Facebook! StumbleUpon! TwitThis Joomla Free PHP

Multimedia

Euskara kultur elkargoa

Bannerra

Koldo Mitxelena

Bannerra
Copyright-a © 2010 Open Source Matters. Eskubide guztiak gordeta.
Joomla! GNU/GPL lizentziapeko software librea da.