Bannerra

«Opus Dei-ri esker sartu nintzen pornoaren munduan»


img_2840Testua: Ion Orzaiz

Argazkiak: Torbe / Putalocura.com

TORBE. Porno aktorea eta zuzendaria:

Pelikula erotiko baten errodajearen erdian topatu dugu Torbe barakaldotarra: «Pajotes y Esteso» izeneko parodia pornografikoa. Filma, bere aurreko lanak bezala, «porno-freak» delakoaren erakusle da, eta betiko osagaiak biltzen ditu: sexua (aldaera guztietan), umorea eta maltzurkeria. Maitatu ala gorrotatu. Halaxe da Torbe, jaun-andreok: sexua, beste edozeren gainetik, dibertigarria izan behar duela oroitarazten digun laguna.

Zer da, zehazki, porno freak delako hori?

Sexua, umorea eta pornoarekiko errespetu falta erabatekoa uztartzen dituen generoa da. Gutxik dakiten arren, freak pornoa Euskadin sortu zen, euskal emakumeek gizonei egiten zizkieten maltzurkeriak oinarri hartuta; hau da, gizonak erotzen ibili, beti gora eta behera, azkenean, larrurik ez jotzeko. Horren aurrean, gizonek bi jarrera har ditzakete: bata, edatearena, euskal herritarrek txiki-txikitatik egin ohi dutena; eta bestea, porno zinemara jo.

Beraz, Euskal Herrian larrutan egitea ezinezkoa dela dioen mito hori errealitatean oinarrituta dago...

Bai, jakina, egia da. Erreal-erreala. Ni aspaldi jabetu nintzen horretaz. Antxon Urrosolok 1993an edo 1994an ETB2n egiten zuen eztabaida saio batean esan nuen lehenbiziko aldiz.

«Vaya Semanita»-koen asmakuntza izan zelakoan nengoen ni, baina ideia kopiatu zizutela dirudi.

Bai, nik haiek baino lehenago esan nuen hori. Gainera, nire ikerketen arabera, nafarrak dira mundu osoan gutxitan egiten dutenak. Hemen, sexu heziketa oso zorrotza izan da beti; bestalde, asmo makurrekin datozen gizonekin ez ibiltzeko lezioa ondo ikasi dute neskatoek; eta azkenik, koadrilen fenomenoak izugarrizko kaltea egin dio sexuari, nesketan joatea baino, gizonek nahiago dutelako pintxoak jatera eta ardoa edatera joan.

Eta zure estiloak porno arruntarekiko errespetu falta duela esaten duzunean, zer esan nahi duzu?

Zinema pornoan nagusi dira aktore ederrak, gihartsuak, buztan puska handikoak... eta nirea kontrako kasua da. Emakumeak nazioarteko izar handiak izan ohi dira, eta nire pelikuletan inoiz halakoak ikusten badira ere, gehientsuenak neska arruntak dira. Espainiako pornoaren industriak ez du begi onez ikusten nire estiloa, baina niri bost axola.

Amateur pornografia betiko pornoa zokoratzen ari dela esaten dute. Egia al da?

Bai, jendea ohiko pornoaz aspertuta dago, eta amateur pornoa da izugarrizko arrakasta duena. Ikusteke dago, ordea, etorkizunean jendea amateur pornoaz ere nazkatu egiten den, eta hala izatekotan, zer etorriko den. Pornografiak eboluzio etengabea bizi du, baina ene ustez, aukerak mugatuak dira. Finean, buztana sartzea eta alua zirikatzea besterik ez da.

Noiz hasi zinen zinema pornoaren munduan murgiltzen?

Nahiko berantiarra izan nintzen, hogeita hamar bat urte nituela murgildu nintzelako estreinakoz pornoaren munduan. Bilbon txortan ez egiteaz nazkatuta nengoen, eta larrua jotzeko modu alternatiboak bilatzeari ekin nion. Ikertzen hasi nintzen, zorte oneko kolpeak baliatzen jakin nuen, aukerak probestu... eta hementxe naiz.

Eta zure gurasoek nola jakin zuten porno zuzendari eta aktorea zinela?

Egun batean, artean ezer ez zekitela, egia aitortu nien, baina aitak ez zidan sinetsi. Barre egiten zuen. Behin, kiosko batera joan ginen, eta bertan, Private «lizunkariak» ikusi genituen, azalean sekulako neska puskak dituzten horietakoak. «Begira, neska horrekin oheratu naiz ni, eta baita horko horrekin ere», esan nion. Orduan ere ez zidan sinetsi... argazki batean ikusi ninduen arte. Gero inbidiaz zegoela uste dut. Amaren erreakzioa okerragoa izan zen. Haren familian gauza hauek oso gaizki ikusiak daude, eta zaila izan zen beretzat. Zoriontsu nintzela azaldu nion, lanbide hori oso gustuko nuela, eta denborak aurrera egin ahala, egoera onartu behar izan zuen.

img_4116Opus Dei-ren eskola batean ikasi zenuen. Horrek eragina izan al zuen zure ondorengo ibilbide pornografikoan?

Bai, jakina, inolako ezbairik gabe. Bost urte eman nituen Opusen, 13 urtetik 18ra. Bertan, sexua oso txarra zela sinetsarazi zidaten, eta egiten nuen bakoitzean, errudun sentitzen nintzen, baina aldi berean, erabat aske. Sexua oso modu indartsuan bizi nuen. Damurik gabe esan dezaket: Opus Deiri esker sartu nintzen pornoaren munduan.

Batek baino gehiagok pornografia erdeinatzen du, erotismorik gabeko sartu-atera kontua besterik ez dela argudiatuz...

Horrek ez du zertan horrela izan behar. Sexuak forma eta adierazpide ezberdin asko har ditzake. Nik zinema estilo konkretu baten aldeko apustua egin dut, eta badirudi jendeak atsegin duela. Norberak hauta dezala gogokoen duen sexu mota, gainontzekoei ezer inposatu gabe. Benetan, ez dut ulertzen jendearen gogo hori sexua etiketatzeko eta mugatzeko. Zinema arruntarekin berdin eginen lukete? Pelikula guztiak westernak izan behar al dira? Genero anitz dago, aukera anitz.

Eta pornoarekin gauza bera gertatzen da.

Nolakoa da egun arrunt bat aktore, zuzendari eta ekoizle porno baten bizitzan?

Egia esan, ez dut egun arruntik. Guztiak dira ezberdinak. Batzuetan egun osoa ematen dut Interneten, beste batzuetan errodajeetan ibiltzen naiz... Madrilen nagoenean, goizeko 12ak aldera jaikitzen naiz –ez da ordu txarra ohetik altxatzeko–, nire web-gunean zerbait idazten dut, bazkaldu, siestatxoa egin, telebistan filmen bat ikusi, eta 16.30 edo 17.00etan aktoreren bat etortzen da etxera. Neska horrekin zirritan aritzen naiz lotsagabeki, eta gero... ez dakit, bada. Interneten ibili, edo paseotxo bat eman, edo putetara joan...

...hitzik gabe utzi nauzu.

Bai, bizimodu lasaia eta atsegina da nirea [barrez].

 

Elkarrizketa osoa NABARRA aldizkariaren 105. zenbakian topatuko duzu. Abenduan salgai!



Zabaldu
Reddit! Del.icio.us! Mixx! Free and Open Source Software News Google! Live! Facebook! StumbleUpon! TwitThis Joomla Free PHP

Multimedia

Euskara kultur elkargoa

Bannerra

Koldo Mitxelena

Bannerra
Copyright-a © 2010 Open Source Matters. Eskubide guztiak gordeta.
Joomla! GNU/GPL lizentziapeko software librea da.