Bannerra

Bidaiak

Castellar, behatoki pribilegiatua

Mikel Balerdi-k idatzia

26-leire4

Testua eta argazkiak: Mikel Balerdi

Leire Pirinio aurreko mendilerro luzea da, Nafarroa eta Aragoi artean kokatua. Garai batean, mendilerroko mugak eztabaidak eragin zituen bi herrion artean. Leire, halaber, muga horretatik hurbil dagoen monasterioaren izena ere bada: tenplu erromaniko irmoa da, baskoien Erresuma Zaharraren kulturaren eta historiaren ikur bihurturik. Neguko egun hotzetan, tenplu honen ingurumariek helburu aproposa osatzen dute bertatik ibilaldiak egiteko, mila metroko haitz erraldoi baten hego aurpegian kokatua baitago, eta horrek langa klimatologikoaren funtzioa betetzen du, zonaldea ozeanotik datozen euriteengandik eta Iparraldeko haize hotzetatik babestuz.

Gehiago irakurri: Castellar, behatoki pribilegiatua

 

Ortzanzurieta, zeruari fereka egiten dion mendia

Mikel Balerdi-k idatzia

martxoa_0003

Testua eta argazkiak: Mikel Balerdi

Nafarroan gutxi dira Ortz erroa duten toponimoak. Ortzikasko (Ortziren kaskoa, gailurra) da horietakoa, Ezkabako iparraldean den mendi baten izena, Ostiasco gaztelerazko bertsioan. Baina, ezbairik gabe, izartegiko jainko zaharrari eskainiriko mendirik ezagunena Ortzanzurieta da, zeinek bere altitudeko 1.567 metroetatik Orreagako Kolegiata historikoa begiratzen baitu. «Ortzan» hasieraren ondoren datorren «-zuri» elementuak gailur hau urtearen parte handi batean, zoritxarreko klima aldaketaren aurretik behintzat, izozturik egoteari erreferentzia egiten diola dirudi.

Gehiago irakurri: Ortzanzurieta, zeruari fereka egiten dion mendia

 

Balerdi, sakon-sakoneko jenioaren bizitokia

Mikel Balerdi-k idatzia

09-19-4

Testua eta argazkiak: Mikel Balerdi

Badiote Balerdi mendian, zehaztu gabeko leku batean, kobazulo bat Sugaarren bizitoki nagusietakoa dela. 1.195 metroko gailur horretara Azkaratetik igotzen ohi da, Astunaldeko erripa gaitzan gora. Bide hori zail gerta dakieke mendira ohiturik ez dauden pertsonei, batez ere tontorreraino iristeko zeharkatu behar den arroka gandor malkar eta arriskutsua.

Gehiago irakurri: Balerdi, sakon-sakoneko jenioaren bizitokia

 

Ahüzki, suge handiaren lurretan sortzen den iturria

Mikel Balerdi-k idatzia

bidaiak4

Testua eta argazkiak: Mikel Balerdi

 

Bere 1.214 metroko altitudetik Bohokortia gailurrak zer ikusi ematen du, bai, mendebaldeko Pirinioei eta Zuberoa garaiari begiratuz gero. Hego mazelan Ahuzki iturri ospetsua dago, inguruko herrietako jendeek eta mendizaleek, bere sendagarritasunari onura atera nahian, oso bisitatua.

Gehiago irakurri: Ahüzki, suge handiaren lurretan sortzen den iturria

 

Orria: 1 Guztira: 2

«HasieraAurrekoa12HurrengoaAmaiera»

Multimedia

Euskara kultur elkargoa

Bannerra

Koldo Mitxelena

Bannerra
Copyright-a © 2010 Open Source Matters. Eskubide guztiak gordeta.
Joomla! GNU/GPL lizentziapeko software librea da.