Bannerra

Erreportajeak

Norenak dira elizak?

Iñigo Uharte-k idatzia

Testua: Iñigo Uharte

Argazkiak: Josu Santesteban

 

elizaAzkenaldian, galdera batek Nafarroako udal eta kontzejuak astindu ditu: Norenak dira elizak, baselizak, hilerriak, atrioak eta apaiz-etxeak? Elizarenak al dira, ala auzolanean eraiki zituzten bizilagun eta herriena? Duela bi urte sortutako Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak argi du erantzuna, eta hori dela eta, Nafarroako talde politiko gehienen eta udalen babes zabala jaso duen kanpaina abian jarri zuen. Kanpaina horren azken fruitua "Escandalo monumental" (Altaffaylla, 2009) liburua izan da. Sakristietako hautsak harrotu dituen lana.

2007an, kasualitate hutsez, aurkikuntza izugarria egin zuten plataformako kideek: Aurreko urteetan, Hipoteka Legearen 206 eta 207. artikuluetan oinarrituz, Eliza Katolikoak kanpaina «itzel eta zuhurra» abiatu zuen, Jabetza-Erregistroan Nafarroako eliza guztiak bere izenean inskribatzeko. Aurretik, 1998. urtean, Hipoteka Legediaren 5. artikulua ezabatua izan zen, hain zuzen ere kultu-espazioak (tenpluak, elizak, baselizak eta bestelakoak) erregistratzea debekatzen zuen puntua. Aurkikuntza hori egin bezain laster, plataforma edo elkarte gisa antolatzea erabaki zuten pertsona horiek, eta beren salaketa lau haizetara zabaltzea.

Plataformako kideen esanetan, Elizak azken urteetan egin duena «eskandalu monumentala» da (argitaratu berri duten liburuaren izenburuak ondo islatzen duenez), eta «zalantza izpirik gabe, Nafarroaren historian zehar egin izan den pribatizaziorik handiena».

Gehiago irakurri: Norenak dira elizak?

 

All about my father

Irati Jimenez-k idatzia

(aitak "Stock 13" argitaratu du... eta zer?)

edorta2

«Gizonak», esan zidan aitak duela ez horrenbeste, «gizonak, laztana, edade batetik aurrera zoratu egiten gara». Euskal Idazle Handi (EIH) bati buruz ari ginen hizketan. Nik hau eta hau esan nion aitari, aitak ezin EIH-ren kontua sinetsi. «Benetan?». Baietz nik. «Tira», berak; eta orduan, hortxe, esaldia. Arnasa luze egin ondoren bota zuena, alabari lezioa eman nahi dionaren ahotsarekin: «Gizonak, laztana, edade batetik aurrera zoratu egiten gara». Gehiegizka ari zela pentsatu nuen orduan eta orain, zuloan atzamarra sartu behar izan zuen santu kokoloaren antzera sentitzen naiz (Santo Tomas? Ez dakit, inor ez da harrituko gurasoek ez zidatela munduko hezkuntzarik katolikoena eman esaten badut). Bere azken liburuaren azala ikusita, agerikoa da baietz, gizonak edade batetik aurrera zoratu egiten direla. Gurea behintzat, eta bermiotarrez esatearren, kaskata dau.

Gehiago irakurri: All about my father

 

«Haurrek gnomoak ikusten dituzte, helduok arratoiak ikusten ditugun tokian»

Ion Orzaiz Galarza-k idatzia

Toti Martinez de Lezea · Idazlea

Testua: Ion Orzaiz Galarza
Argazkia: Josu Santesteban

TotiZurrunbilo baten antzera, Toti Martinez de Lezea idazlea alde batetik bestera dabil egunotan, bere azken liburuak aurkezten. Negurako bi nobedade dakarzki besapean: “Otalorea” eleberri historikoa, eta “Nur eta irlandar gnomoa” haurrentzako liburua.

 

“Otalorea” Durangoko Azokan aurkeztu zenuen. Harrera ona izan al zuen?

Irakurleen erantzuna bikaina izan da, bai euskarazko edizioan eta baita gaztelaniazkoan ere, bikaina benetan.

 

Zuk, dena den, publiko fidela daukazu...

Bai, baina benetako erronka liburu bakoitzarekin publiko gehiago lortzea da. Irakurle fidelak maite ditut, jakina, baina nire libururik inoiz irakurri ez duen batek nire nobela bat hartzea oso garrantzitsua da.

 

Zure kasua nahiko ezohikoa da, “berandu” hasi baitzinen idazten...

...edo agian esateko zerbait topatu nuenean soilik hasi nintzen idazten, eta ez lehenago. Duela hamabi urte izan zen hori. Idatzi nuen lehen liburua “La abadesa” izan zen, baina hori ez nuen hasiera batean argitaratu. Niretzat soilik egin nuen, eta gustura gelditu nintzenez, bigarren bat idaztea otu zitzaidan: “La calle de la judería” (Ttarttalo, 1998); eta hori bai, hori argitaratu zidaten.

 

Eta arrakasta etorri zen.

Nik espero ez nuen arrakasta. “La calle de la juderia”-k harrera ona izan zuen eta, inolako marketin edo publizitaterik gabe, arrakasta itzela lortu zuen. Halaxe etorri ziren ere bigarrena, eta hirugarrena, eta laugarrena...

 

Gehiago irakurri: «Haurrek gnomoak ikusten dituzte, helduok arratoiak ikusten ditugun tokian»

 

Multimedia

Euskara kultur elkargoa

Bannerra

Koldo Mitxelena

Bannerra
Copyright-a © 2010 Open Source Matters. Eskubide guztiak gordeta.
Joomla! GNU/GPL lizentziapeko software librea da.