Bannerra

Pantilari itsatsita

Nontzeberrik Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa abiatu du

Nabarra aldizkaria-k idatzia

8477_nfk10Nontzeberri.com kultura webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa on-line jarri du martxan Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz. Lanak zinemakoak edo animaziokoak izango dira, azken horretan animazio teknika guztiak onartuko direlarik (3D, Flash, stop-motion...). Gaur, goizeko 11:30etan, Bilboko Udalean, ekimenaren aurkezpena egingo da.

Nahi duenak parte har dezake lehiaketan, jaioterri eta bizilekua direnak direla, eta nahi adina lan aurkez ditzake. Parte hartzea doakoa da.

Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan behar dira eta, lehiatzeko, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak. Lanak jasotzeko epea 2009ko otsailaren 26an (13.00 p.m., Bilboko ordua) amaituko da.

Euskaraz edo gaztelaniaz ez diren film laburrei azpitituluak (euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez) jartzeko gonbitea luzatzen zaie egileei, ahalik eta jende gehienak uler dezan. Gainera, FANTen barruan egiten den lan sari-banaketan erakutsiko diren lan onenak euskarazko azpitituluak izango dituzte.

Gehiago irakurri: Nontzeberrik Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa abiatu du

 

Multimedia

Euskara kultur elkargoa

Bannerra

Koldo Mitxelena

Bannerra
Copyright-a © 2010 Open Source Matters. Eskubide guztiak gordeta.
Joomla! GNU/GPL lizentziapeko software librea da.