Bannerra

Musika

Flakutt

Nabarra aldizkaria-k idatzia

FlakuttFLAKUTT TALDEAREN HISTORIA Flakutten sorburua ezagutzeko, 1990era jo beharko genuke, Uharten txalaparta tailerra sortu zelarik, hain zuzen ere (UTT, Uharteko Txalaparta Tailerra). Uharteko ekitaldi kulturaletan beti esku hartuz, 1995. urtean tailerra herritik atera genuen bide berriak ezagutzeko eta beste toki batzuetako txalapartariekin ideiak eta musika elkar trukatu eta elkarrengandik ikasteko. Tailer honetako dinamizatzaileon arte-irrikari eta giza-grinari esker UTT-ren txalaparta garatuz joan zen, hainbat musikariren laguntzarekin, baita beste arlo artistiko batzuekin batera ere, hala nola, dantzarekin, eskulturarekin, antzerkiarekin, performance bideekin,…

Gehiago irakurri: Flakutt

 

Sex versus drugs

Fertxu Izquierdo-k idatzia

musika1Kantautoreen maitasun eta borroka kanta malenkoniatsuek disko-jogailuetan zorabiatzeari utzi ziotenean, aldaketa heldu zen musikaren mundura. Rock and rollak asaldatu zituen eszenatokiak aspaldi nagusitu zen lelo esanguratsu batekin: “Sex, drugs and rock and roll”. Baina, dirudienez, hirukote horretatik bi ildo izan ziren jorratuenak, rock and rollarena, of course, eta drogena. Gainera, azken horrek izugarrizko triskantza eragin zuen rockaren zale berrien lerroetan.

 

Eta sexua? Hori da airean gelditu zen galdera. Agian, bere garaian nagusitu zen ildoa sexua izan balitz, bestelako koloreekin margotuko genuke gaur egun rock and rollaren historia. Agian, heriotza gutxiago eta bizitza gehiago sartuko genituzke gure koadro honetan.

 

Hasiera batean (diotenaren arabera) txima luzedunak, gandordunak edota pisamierden eramaileak liluraturik geratu ziren Marokotik zetozen kosto-txinaren biribilekin. Eta porroen lurrinaz maitemindu ziren. Lehenengo erasoa: drogaren garaipena.

 

Gainera, kantautoreek ez zieten lan erraza utzi musikari zaratatsu berri horiei, malenkonia haragi bihurtzeko prozesu horretan bederen. Eta halere, laster batean, borroka kantekin batera amodio kanta lizunak egiten hasi ziren. Horren adibide batzuk aurki ditzakegu gure diskografia hurbilean.

 

Larrua jo dezagun osasunerako ona baita (edozein lekutan), proba ezazue edozein lagunekin (edozein ordutan). Horrela zioen garai batean Baldin Bada taldearen Xirrika izeneko kantak; larrua jotzearen aldeko manifestua.

 

Barricada, berriz, aurreko gabezien bozeramaile bihurtu zen No hay tregua izeneko diskoan “otra vez me apetece mojar” abestu zuenean.

 

Nahikoa zela oihukatu zuten eszenatoki guztietatik mundura. Euskal kantautoreek ez zioten haragiaren plazerari kantatu eta agian horregatik rock-zaleek “bustitzeari” baino gehiago “drogatzeari” ekin zioten hasiera batean. Lehen aipaturiko Barricadarenak ezinegona edota ezintasuna adierazi zuen. Baina, zorionez, Iruñeko estoldetatik Tijuana in blue agertu zen eta ukitu umoretsua eman zion gaiari: esa tía tan desesperante, un año y medio y todo sigue igual, ni escuchando a Tom Waits se pone a tiro…

Gehiago irakurri: Sex versus drugs

 

Multimedia

Euskara kultur elkargoa

Bannerra

Koldo Mitxelena

Bannerra
Copyright-a © 2010 Open Source Matters. Eskubide guztiak gordeta.
Joomla! GNU/GPL lizentziapeko software librea da.